Player

Beasaingo GAZTEXEA (2007-10-6)

jueves, 11 de octubre de 2007

AHT-aren aurkako ekitaldien artean pasadan larunbatean kontzertu berri bat eman genuen. Ez giñen oso urrun joan, aurreko kontzertuaren kokalekutik kilometro batera...
Geure aurretik "The foralettes" taldeak eskaini zuen kontzertua. Aukera ederra izan zen beste musika mota batzuk dastatu eta dantzatzeko. Energiaz beteriko kontzertu bat izan zen eta beraien aldetik dena eman zutela esan behar da.
Beraien kontzertua bukatzean dena montatu eta geure kontzertua hasi genuen. Dena ondo joan zen, akats gehiegi egin gabe (haize eza abestian ezezik...). Ez zen ikuskizun haundia izan, nere aldetik behintzat, musikan oso zentraturik bait nengoen. Baina nere aldetik oso gustora geratu nintzen.

IGARTZA '07

sábado, 15 de septiembre de 2007

ZERO izanpean eman dugun lehen kontzertua izan da Igartzako jaietakoa. Egia esan ia kontzertua ezin jo ibili gara gutako batek lan-istripu txiki bat izan ondoren, baina ordu batzuk lehenago aproba egin ondoren eta eserleku batez baliatuz kontzertua ematea erabakitzen dugu.
Kontzertuan, inoiz baina akats gehiago egin ondoren eta arazo tekniko batzuk jasanda, esan dezaket eman dudan kontzertu zailenetako bat izan dela eta ez naizela batere gustora geratu.
Bakoitzak bere eritzia eman dezake kontzertuan bizitakoaz.

ONGI ETORRI - WELLCOME

miércoles, 12 de septiembre de 2007

Hau da ZERO taldearen blog-a. Blog honek, talde honen egunerokoak kontatzeko balioko duen bidea izatea espero du. (Ahaztu euskarazko zatiaren akatsak)
Eskerrik asko bisitarengaitik!

This is the blog of the band called ZERO. This blog is supposed to be the way to relate everyday happenings of the band. (forget the english version mistakes)
Thank you for your visit!

Este es el blog del grupo ZERO. Este blog pretende ser el medio para contar el día a día del grupo. (Olvida los errores de la versión castellana)
¡Gracias por la visita!