Player

Beasaingo GAZTEXEA (2007-10-6)

jueves, 11 de octubre de 2007

AHT-aren aurkako ekitaldien artean pasadan larunbatean kontzertu berri bat eman genuen. Ez giñen oso urrun joan, aurreko kontzertuaren kokalekutik kilometro batera...
Geure aurretik "The foralettes" taldeak eskaini zuen kontzertua. Aukera ederra izan zen beste musika mota batzuk dastatu eta dantzatzeko. Energiaz beteriko kontzertu bat izan zen eta beraien aldetik dena eman zutela esan behar da.
Beraien kontzertua bukatzean dena montatu eta geure kontzertua hasi genuen. Dena ondo joan zen, akats gehiegi egin gabe (haize eza abestian ezezik...). Ez zen ikuskizun haundia izan, nere aldetik behintzat, musikan oso zentraturik bait nengoen. Baina nere aldetik oso gustora geratu nintzen.